Irati Jimenez's Avatar

Irati Jimenez

@iratijimenez

"Don't be a writer. Be writing"

44
Followers
44
Following
42
Posts
20.11.2023
Joined
Posts Following

Latest posts by Irati Jimenez @iratijimenez

Nire bizitzaren ohore handienetako bat "Babilonia"rako hitzaurre bat egitea izan zen.

Orduan esan nuen eta orain ere pentsatzen dut idazleok ez genukeela izango erantzun on bat jendeak galdetuko baligu zergatik ez garen apur bat gehiago Joan Mariren modukoak.

Galdera ona litzateke.

03.03.2026 10:41 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0
Post image

Loiolako Iñazioren bertuteak askotan aipatu izan dira, baina Jon Alonsoren testu honetan ezezaguna zitzaigun bat aurkitu dugu, Frantzisko Laphitz apaiz nafarrak bere liburu batean jasoa, Loiolako santua Paul Newmanekin lotzen duena

www.deabruareneskola.eus/2025/07/11/l...

12.01.2026 10:12 👍 0 🔁 1 💬 0 📌 0
Post image

Nekez topatu daiteke literaturaren historian, Isaac Asimov baino idazle oparoagoarik baina bere bibliografiari bikainari begiratuta kontrakoa pentsa daitekeen arren, ez zen inoiz idazteaz aspertu

www.deabruareneskola.eus/2025/07/10/n...

07.01.2026 11:50 👍 0 🔁 1 💬 0 📌 0

"Eta bertan aurkitu nuen erantzuna, bertan kausitu nuen ihardespena, bertan topatu nuen arrapostua..."

Ez dakit zergatik hunkitzen nauen horrenbeste Gabrielek axularreraz idazten duenean 😍

14.11.2025 07:09 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0

Tormenturaino maite dudan Oteizaren testu labur bat duzue gaur Deabruaren Eskolan, artistaren maitasunezko konpromisoari buruzkoa. Eta beti argazkietan hain ondo ateratzen zen gizonaren argazki batzuk hemen, arimarenak ezezik, haragiaren edertasun egarriak ere elikatzearren ❤️

21.10.2025 08:30 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0

O, kapitaina, nire eta gure kapitain pilotua.

🫡🫡🫡🫡

Zenbat zor dizugun oraindik. Eta dagoeneko edozeinek dakien bezala, nik neuk zenbat maite.

❤️

14.10.2025 09:31 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0

Gaur dira 214 urte Xaho jaio zenetik, baina gure erromantizismo urri eta gogoangarriaren printze honen suak oraindik iluminatu egiten gaitu eta geuk ere bat egiten dugu Joxemiel Bidadorren aldarri honekin: “Biba Xaho! Biba Euskal Herria!”

www.deabruareneskola.eus/2020/08/29/b...

10.10.2025 14:04 👍 0 🔁 1 💬 0 📌 0
Preview
Izuti nintzen, maite egarriz bustiriko izuz - Deabruaren eskola Itxaropena aldareko kandelak bezala itzali zitzaidan. Nire bizian argi izpirik ez. Diruz eta maitasunez behartsu. Munduko gauza guztiei nardagarri neritzen. Barneko egonezinak bere zurrunbiloan hara-h...

Gotzon Garateren heriotzaren urteurrenean, esperantza guztiak itzali ondoren argia topatzen duen gizon bati buruz idatzi zuen ipuina gomendatu behar dizuegu. Laburra, urragarria, psikologikoki sakona, sinbolismoz betea. Bikaina.

www.deabruareneskola.eus/2023/09/24/i...

08.10.2025 06:46 👍 0 🔁 1 💬 0 📌 0

"Uharte batean jarri ginen bizitzen biok bakarrik, eta ez zen itsasontzirik etorri gure maitasuna etetera. Laranjak jaten genituen, eta biluzik ibili hondartzan, eta egunero itsas zabalean elkarrekin murgildu"

Testu honek bihotzean putz egiten dit. Eta arima zabaldu ❤️

15.09.2025 09:49 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Literatura Tradizinoaz - Deabruaren eskola Erdaldunen artean topiko bihurtu da, euskereak literaturarik ez daukala esatea. Euskaldunen artean, barriz, beste topiko bat aurkitu daikegu: euskereak ba daukala literatura bat. Auzia ebazteko, korap...

Literatura bat izateko ez dela nahikoa liburu multzo bat izatea, belaunaldien arteko katebegia behar dela, eta euskal idazleek elkarren berririk izan gabe idatzi dutela, horra Ibon Sarasolak 1969an tradizioaz zioena

www.deabruareneskola.eus/2020/08/28/l...

12.09.2025 09:32 👍 0 🔁 1 💬 0 📌 0

Atzo, diktaduraren esaneko izan zen El Correok "bochornoso" iritzi zion palestinarren genozidioa salatu zuen herriaren jarrera eredugarriari. Eta sionismoak behar duen zuriketa internazionala posible egiten duen ekitaldietako bat boikoteatzeari. Eta honekin akordatu nintzen

04.09.2025 09:27 👍 1 🔁 1 💬 0 📌 0

"Oinetako hau jabilt ikara
Lau haragiok berean berala,
Martin Bañez Ibarretan hil dala.

Hartuko dot esku batean gezia,
Bestean zuzi iratsekia,
Erreko dot Aramaio guztia"

Amorru hau. Dolore hau. Mehatxu hau. Indar hau. Botere hau.

Hau da literaturaren sua.

Hau.

02.09.2025 09:20 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0

Idaztea asko gustatzen zait, eta probatu ditudan giza jarduera guztietatik, idaztea da gehien gustatzen zaidana. Eta hala ere, beti miresten, harritzen, liluratzen eta hunkitzen nau Hemingwayk literatura idazteari zioen maitasunak. Izugarria

02.07.2025 10:50 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0

Zorionez, literaturak mugaz bestalde eramaten gaitu eta beti eraman gaitzake; eta bere botereak mugatzen dituen ezagutza falta horren aurkako tresna boteretsua da eta beti izan daiteke

17.06.2025 09:53 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0

Iruñeko neskak Honolulun
lepo inguruan anemona purpuren txirikorda darama
eta bular opalinoan koral barroko niminoak
eta izterretan deusere ez
(hegazti lumak ez dira ausartzen bere izterrak estaltzera
hain dira finak bere izter finak)

pd: Maite dut maite azken lerro hori 🫶

09.06.2025 08:11 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Post image Post image

Gaurko egunez jaio zen Lorca, munduak eman duen poetarik handienetakoa eta hobirik gabekoen artean, handiena. Egun berean, duela 50, hil zen Gabriel Aresti, gure poeta inaugurala eta monografiko honek erakusten duenez, poesian eragin handiena izan duena

www.deabruareneskola.eus/euskal-poeta...

05.06.2025 07:42 👍 1 🔁 2 💬 0 📌 0

Idazleen argazkiekin daukadan karpetako nire faborietako bat. Ikusten dudan guztietan Kafkaren aitak eragin zion sufrimenduarekin akordatu eta hunkitu egiten naiz. Edertasunezko zauri batetik idazten zuen gizona baino lehen, ume ederra izan zen, zinez.

03.06.2025 10:40 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Fortunaren dama eta erromesa - Deabruaren eskola Erromes akitu bat bide bazterrean etzan eta loak hartu zuen, osin sakon baten ertzean. Fortunaren damak aurkitu zuen han. —Tonto hau —pentsatu zuen Fortunaren Damak— amets nahasi bat heldu eta osinera...

80ko hamarkadan, “Hamairu ate” izeneko umore beltzaren antologia ederra osatu zuten Joseba Sarrionandiak eta Mitxel Sarasketak. Bertatik atera dugu deabrukeri hau, Ambrose Bierce jenialaren ipuintxo, zorrotz, eder eta gaizto hau

www.deabruareneskola.eus/2023/11/09/f...

02.06.2025 08:16 👍 0 🔁 1 💬 0 📌 0

Modernitatearen bezperan druida bat agertu zen, mirarizko haur batekin. Gero etorri zen maldan behera errementaria, bere mailu sobrenaturalekin, literatura garaikidearen lehen ordua iragartzera. Eta orduan agertu ziren anai-arreba magikoak. Gizon zibilizatua eta itsasotik etorri zen jainkosa

28.05.2025 08:16 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0

Veo aquí a mi espíritu guía con Taki en el regazo ("con mi secretaria en las rodillas", decía él) y no puedo evitar acordarme de una carta en la que describía las fotos que le habían sacado para una entrevista y decía "a ver, las manos, claramente, son de estrangulador" 😂

Ay, le quiero tanto 😅

26.05.2025 09:42 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0

Victor Hugo hil zenean, bi milioi lagun baino gehiago atera ziren Pariseko kaleetara, gizatasunaren neurria ze kolosala izan daitekeen erakutsi zien gizonari agur esatera.

22.05.2025 08:14 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0

"Malcolm fue nuestro orgullo, nuestro orgullo negro viviente, éste es el significado que ha tenido para su pueblo. Y al honrarle a él, honramos lo mejor de nosotros mismos"

Ossie Davis, aktorea, Malcolm Xen hiletan: "le reconoceremos por lo que fue y es: Un príncipe"

Sin duda.

19.05.2025 06:03 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0

(...)
Ze emakume batek dioenean
sexua kategoria politikoa dela
agian berez emakume izateari utziko dio
bere buruarentzako emakume bihurtzeko,
emakumea emakumean eratuko da
bere humanitatetik
eta ez bere sexutik
(...)

Roque Dalton ♥️

14.05.2025 08:47 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Pub batean goizeko hiruretan moja bat ikustea baino zailagoa - Deabruaren eskola Rooseveltek boterearen buruan jarraitzen du, Bigarren Mundu Gerraren garaia da, baita armamendu-negozioarena ere. Momentu honetan hasten da bere nobelak argitaratzen estilo honek izan duen autorerik h...

Raymond Chandlerrek artisauaren etikarekin idatzi zuen munduaren iluntasunaz baina jende ona zegoela ere bazekien, nahiz eta Mikel Hernandez Abaituak gogoratzen digun moduan jakin bazekien lagun bat egitea ze gauza zaila den

www.deabruareneskola.eus/2020/11/01/p...

12.05.2025 06:11 👍 1 🔁 1 💬 0 📌 0
First American Pope Makes History and MAGA Catholics Already Have Issues | The Daily Show
First American Pope Makes History and MAGA Catholics Already Have Issues | The Daily Show YouTube video by The Daily Show

Lo mejor que he visto sobre "el primer Papa americano", que ha ofendido a la derecha hablando en castellano (ya sabéis el OTRO idioma americano), o como ha dicho @thedailyshow.com:

"How dare he. If english was good enough for Jesus, it was good enough for the Pope"

www.youtube.com/watch?v=urpN...

09.05.2025 12:00 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Nafarroako euskal idazleek bertan duten ikusgaitasunari buruzko jardunaldiak eginen dituzte Iruñean, ostegunetik larunbatera Azken 50 urteotan izandako bilakaerari erreparatuko diote batik bat, eta «sortzaileen begirada» izanen dute talaia nagusia horretarako. Hiru saio antolatu dituzte, sarrera librekoak: hitzaldi bat,...

Nafar idazle batek euskarazko literatura idatziari hasiera eman ziotenik 500 urtera, literatura egiteko Etxepararen linguae vasconum primitiae aukeratu duten nafar idazleen egoeraz hitz egingo dugu gaur, Aingeru Epaltza, Angel Erro eta Oihane Zuberoarekin.

Erdu!

www.berria.eus/kultura/nafa...

09.05.2025 06:52 👍 1 🔁 1 💬 0 📌 0
Preview
Euskal literaturaren historia sobrenatural bat. Irati Jiménez Tomando como título las palabras que la serpiente dijo a Eva en el Antiguo Testamento, Irati Jiménez escribió Begiak zabalduko zaizkizue , un ensayo que le valió el Premio Euskadi y que es el...

Lagunok, gasteiztarrok: Izaskun Arrue aretoan egongo naiz gaur, 20.00etan, elkarrekin ikus dezagun gure akelarrearen harrizko herri honek egin duen literatura ze literatura mistikoa, metafisikoa, misterioz betea eta sobrenaturala izan den.

Gonbidatuta zaudete.

poetasenmayo.com/es/eventos/e...

07.05.2025 10:38 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Kattina negarrez - Deabruaren eskola —Zer dun maitea? —galdegiten dio osabak. —Amak gatu-humeak oso hil ditu. —O gaiztoa! Eta hik begiratu nahi hituen? —Ez, nihauk hil egin nahi nituen Jon Mirande «Humore beltzaren adibideak», Egan, 1960...

Baliteke umorearen koloreei dagokienez, beltza izatea denetan garaiena, umore beltzak gainditu egiten dituelako tabuak libertateari jartzen dizkion trabak eta heriotzari barre egiten diolako, Jon Mirandek mikroipuin honetan frogatzen duen bezala

www.deabruareneskola.eus/2020/11/01/k...

07.05.2025 08:13 👍 0 🔁 1 💬 0 📌 0

Zorionak Xabier Amurizari, my all time favourite Jorge Manrique zoragarriaren hitzetan:

¡Qué enemigo d'enemigos!
¡Qué maestro d'esforçados
e valientes!
¡Qué seso para discretos!
¡Qué gracia para donosos!
¡Qué razón!
¡Qué benino a los sujetos!
¡A los bravos e dañosos,
qué león!

02.05.2025 08:07 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0

Una de las cosas que más me frustran del ser humano es que hayamos sido capaces de inventar una herramienta tan milagrosamente sofisticada como el lenguaje para comunicarnos y seamos tan incapaces de usarla para entendernos

28.04.2025 10:25 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0