Epsteinen auzia oso larria, nardagarria eta iluna bada jada, horri gehitzeko sare sozialetan zabaltzen ari diren gezur saldoa. Egia eta gezurra bereizteko kaleratutako dokumentuetan begiratu beharra dago, manipulazioa bolo-bolo dabil. Fact-check, zer da hori? Zabaldu kaka, hatz kolpe batez...
15.02.2026 11:40
👍 0
🔁 0
💬 0
📌 0
18:15ean, Nafarroako sei herri alerta aurreko egoeran daude. Iruñean, Argak 2,23 metroko altuera hartu du eta jarioa 223 metro kubiko segundukoa izan da.
Goizean horrela jaisten zen Arga Aranzadi inguruan
14.02.2026 19:38
👍 0
🔁 0
💬 0
📌 0
Uraren indarra. Gaur 14:00etan Ultzama ibaia Atarrabiako pilategiko ur jauzian basa-basa zetorren.
14.02.2026 17:48
👍 1
🔁 1
💬 1
📌 0
Interes tasak jaisteari utzi, eta bere horretan laga ditu Erreserba Federalak
Donald Trump presio egiten ari zaio banku zentralari diruaren prezioa merkatu dezan. Erabaki ez da aho batez hartu, hamabi kideetatik bik kidek tasak jaistearen alde egin baitute.
Trumpek Erreserba Federala du jomugan. Banku zentral horretako maizterrak hizkuntz hertsian mintzo ohi dira maiz, ez oraingoan
Powell: «Independentzia galtzen baduzu, lehenik eta behin, oso zaila izango da erakundearen beraren sinesgarritasuna berriro berreskuratzea»
www.berria.eus/ekonomia/int...
28.01.2026 21:34
👍 1
🔁 0
💬 0
📌 0
Vianako Printzea erakundearen oniritzia jasota, Iruñeko Udalak bidea libre du Erorien Monumentua eraldatzeko
Beste urrats bat egin du Iruñeko Udalak, Erorien Monumentua eraldatzeko. Diario de Noticias-ek aurreratu duenez, Vianako Printzea instituzioak oniritzia eman dio udalari mausoleo frankistaren katalogazioa aldatzeko, gaur egun duen babes juridiko maila apaltzeko eta, horrekin lotuta, eraikinaren zenbait elementu botatzeko eta beste batzuk aldatzeko. Monumentua «esanahiberritzea» eta haren «izaera frankista erauztea», horra Iruñeko Udalaren helburua; xede horrekin, arkitektura lehiaketa bat antolatuko dute, eraikina soilik ez, inguru osoa eraberritzeko. Horretarako, baina, udalak ezinbestekoa zuen Vianako Printzearen aldeko txostena, erakunde publiko hori arduratzen baita Nafarroako ondare artistikoa, kulturala eta historikoa katalogatzeaz eta zaintzeaz. Tramite hori bete du jada.
Edonola ere, Vianako Printzearen baimena mugatua dela nabarmendu zuen Iruñeko Udalak, monumentuaren katalogazioa aldatzeko eskaera aurkeztu zuenean. «Babes maila apaldu izanak aukera ematen du nolabaiteko askatasunez lan egiteko, baina mugatutako joko zelai baten barruan». Zer esan nahi du horrek? Bada, Erorien Monumentuari egiten ahal zaizkion aldaketen artean ez dagoela jasota eraikin osoa botatzea. Halaxe adostu zuten EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik ere, iazko azaroan sinatutako hitzarmenean. Elkarte memorialista ugarik gogor kritikatu dute bide hori, eta eraikina eraistea exijitu dute behin baino gehiagotan.
Erlazionatuta
* Eragile memorialistek Erorien Monumentua eraisteko exijitu dute
* Erorien Monumentuaren katalogo aldaketari alegazioak aurkeztu dizkiote
* Erorien monumentua: ke lainoak
Zehazki, Vianako Printzearen baimenak aukera ematen du eraikin nagusian eta sotoan lan egiteko. Horri esker, zenbait elementu desagerrarazi ahalko lirateke; besteak beste, Mola eta Sanjurjo general kolpisten gorpuak hartu zituen kripta eta monumentuaren alboko galeriak.
Kupularen barnealdean dauden pinturek, ordea, babes berezia dute, eta horiek mantendu beharko lirateke; eta kupulan bertan «esku-hartze arina» egiteko baimena eman du Vianako Printzea erakundeak, hura erabat bota gabe, betiere. Kanpoaldeari dagokionez, udalak eraikina eraldatu edo estali ahalko du.
Edonola ere, hori guztia proiektu arkitektoniko batean zehaztu beharko du udalak. Horretarako, ideia lehiaketa bat antolatuko dute, 2018. urtean egin bezala.
Beste urrats bat egin du Iruñeko Udalak, Erorien Monumentua eraldatzeko. Diario de Noticias-ek aurreratu duenez, Vianako Printzea instituzioak oniritzia eman dio udalari mausoleo frankistaren katalogazioa aldatzeko, gaur egun duen babes juridiko maila apaltzeko eta, horrekin lotuta, eraikinaren…
18.09.2025 08:14
👍 1
🔁 2
💬 0
📌 0
Hay víctimas del terrorismo vascas protestando contra el terrorismo israelí. Si no tienes respeto alguno por la decencia y no te importa oler tan mal tan en público al menos ten algo de respeto por la imagen pública de tus dos neuronas funcionales
04.09.2025 06:29
👍 157
🔁 55
💬 9
📌 1
Azken orduetan Espainiako kirol eztabaida batzuetatik pasa eta ezin jasangaitzago egin askoren zinismoa:
Kirola ezin da politikarekin nahastu, politakariek dena nahasten dute, Vuelta izorratu nahi dute, ez daude israeldarrik apenas talde horretan, Errusiaren inbasioa ezin da Gazarekin parekatu...
04.09.2025 09:03
👍 1
🔁 0
💬 0
📌 0
Euskara elkar ulertzeko zubia dela aldarrikatu duten Nafarroa luze zabalean
Hem
«Euskararekiko gorrotoa indargabetu beharra dago». Sorionekuak mugimenduak deituta, ehunka herritarrek Nafarroako zubiak bete dituzte, euskara zubia dela eta etorkizuneko kohesioa eraikitzeko funtsezkoa dela aldarrikatzeko.
www.berria.eus/euskal-herri...
10.05.2025 13:04
👍 1
🔁 0
💬 0
📌 0
⚪🔵 Ez dakit bere zikloa agortua ote zegoen.
Ez dakit #Reala -k ateratzera bultzatu duen.
Ez dakit ehundik gora prentsaurreko ematearen ondorioz 'de facto' taldeko eledun izateak higatu duen.
Ez dakit diskurtsoa ez zitzaien ja jokalariei %100ean iristen
Baina bideaz gozatu dugu. Milesker #imanol
25.04.2025 18:16
👍 1
🔁 0
💬 0
📌 0
🔵⚪ Sare sozialetako histeria futbolak ondo islatzen du. Realak Sergio Francisco hurrengo hautatzailea izango dela iragarri eta, zer egingo duen ikusteko betarik eman gabe eta hari buruz deus jakin gabe, danborra eta burrunba. Alaporai. Nekagarria da, aizue. #realsociedad #sergiofrancisco
25.04.2025 18:03
👍 1
🔁 0
💬 0
📌 0
Santiago Abascalek zioen "al César lo que es del César y a Dios lo que es de Dios". Hauxe esan nahiko balu bezala: "Bergoglio, utzi bakean aberatsak".
Tira, Santi, denok dakigu noren morroi zaren zu:
"No se puede servir a dos amos al mismo tiempo... Y el tuyo está claro quién e$".
23.04.2025 16:13
👍 1
🔁 0
💬 0
📌 0
Aldiz, nago Francisco aita santuak ingurumenaz, migrazioaz, gerraz zein berrarmatzeaz edo oro har neoliberalismoaren gehiegikeriez zioenak erosotasun hori erasotzen zuela. Ez ziren ezkerretik egindako kritikak, euren 'ingurutik' baizik.
Horregatik zaie populista, komunista eta funtsean etsai.
23.04.2025 16:07
👍 1
🔁 0
💬 1
📌 0
Txalapartak liburu bat atera zuen Opus Deiri buruz eta erlijio ikuspegi jakin baten eta kapitalismoaren arteko lotura horren gainean jartzen zuen arreta. Aberats askorentzat eta eskuinarentzat moralki erosoa da ikuspegi hori eta bat egiten du gainerako mundu ikuskerarekin.
23.04.2025 16:03
👍 1
🔁 0
💬 1
📌 0
Zer erlazio dago kristautasunaren eta doktrina ekonomikoen artean? Nola uztartzen dira kapitalismoaren ondorio sozialak ebanjelioak dioenarekin? Opus Deiren lanaren sakralizazioa edo beste sektore batzuek jabetza pribatuaz diotena bat dator aita santu honek zioenarekin?
23.04.2025 15:58
👍 1
🔁 0
💬 1
📌 0
Aita Santuaren heriotzaren harira bada kontu bat interesgarria, eta behar bezala azaldu ez dena:
Zergatik gorroto du eskuin erreakzionarioak hainbeste Eliza Katolikoaren doktrina apenas aldatu bada?
Kapitalismoarekiko ikuspegian datza giltza.
23.04.2025 15:51
👍 1
🔁 0
💬 1
📌 0
Egun indarrean diren lau adimen artifizial nagusiei galdetuz gero muga zergak nola ezarri, Trumpek iragan astean ezarritako formula bera proposatzen dute. Hots, ondoriozta liteke AI aplikatu duela Etxe Zuriak.
Merkataritza arloko Skynet eta haren gidari, Donald Trump.
08.04.2025 17:58
👍 2
🔁 1
💬 0
📌 0
Maite Nostik Vox utziko du, baina parlamentari karguari eutsiko dio
Eskuin muturreko taldeak bi parlamentari zituen orain arte: Emilio Jimenez eta Maite Nosti
Maite Nostik Vox utzi du. Hori bai, parlamentari aktari eutsi dio.
Vox-ek ideologia «apur bat» aldatu duela azaldu du. Ez du gehiago zehaztu nahi izan. Zerikusia izan dezake astelehenean Eledunen Batzordean terrorismoaren inguruko adierazpenaren harira jazotakoarekin.
www.berria.eus/euskal-herri...
12.03.2025 16:44
👍 0
🔁 0
💬 0
📌 0
Iñigo Uriz argazkilariaren argazkia. Harmailetan NUPeko Esperientzia Gelako ikasleak daude, Nafarroako Fusilatuen elkarteko eta Txinparta elkarteko hiru kiderekin batera. Behean, ganberan, parlamentariak bere jarlekuetan eta atrilean, urrunean, EH Bilduko Arantxa Izurdiaga
Erorien Monumentuaren eztabaidak txinpartak ateratzen ditu. Gaur horren adibide bat ikusi ahal izan da Nafarroako Parlamentuan.
06.03.2025 13:19
👍 0
🔁 0
💬 0
📌 0